Beharrizana dutenei lagundu asmoz, eatarrak janari bilketa egiten dabiltza
Iaz egin moduan, aurten ere Dekonak ez dekonari kanpaina martxan da Ean. Hain zuzen ere, Bizkaiko Elikagaien Bankuagaz bat eginda ari dira askotariko janariak batzen.
Beharrizana dutenentzat elikagaiak eman gura dituzten herritarrek, herriko dendetan zein Haizeder Eskolan utzi ahal dituzte, asteko egunetan.
Halaber, hilaren 8an (eguena), 10ean (zapatua) eta 11an (domekan) Ea, Natxitua eta Bedaronako elizpeetan eta udaletxeko arkupean.
Aurreko urteetan eatarrek erakutsitako elkartasuna errepikatzea espero dute, eta horregatik, antolatzaileek janaria ematera animatu dituzte bizilagunak: “Guri asko kostatu ez, eta askorentzat laguntza handia sortu genezake horrela”.