Pala Txapelketa jokatuko dute Gernika-Lumon, abenduan eta urtarrilean
Santanape Kiroldegian lehiatuko dute zapatu arratsaldetan eta domeka goizetan. Parte hartu gura dutenentzat abenduaren 7a (eguaztena) da izena emateko azken eguna.
Emailez edo telefonoz eman behar da izena. santanapepilotakluba@gmail.com helbide elektronikora idatzi, edo 620 317 963 telefono zenbakira mezu bat bidali behar da WhatsApp bidez.
Izena ematerakoan bikotearen izen-abizenak, telefono mugikor zenbaki bat eta maila zehaztegaz batera, ordainagiriaren kopia ere bidali behar da. Txapelketaren egutegia antolatzen dutenean, antolatzaileek mezu bana bidaliko diete partaideei.
Bi maila egongo dira, lehenengo maila eta bigarrena, eta parte hartzeko adinez nagusia izan behar da (18 utetik gora). Kiroldegiko bazkideek, bikoteko 20 euro ordaindu behar dituzte, eta bazkide ez direnek, ostera, bost euro gehiago ordainduko dute.
Dirua kontu korronte zenbaki honetara sartu behar da: 2100-2729-07-0200169121 (Caixabank Gernika).
Sariei dagokienez, 1. mailako txapeldunek 1000 kolorau tabernan lau pertsonentzako menu berezia irabaziko dute. 2. mailako irabazleek, berriz, 1000 Azules tabernan lau pertsonentzako menu berezia irabaziko dute.