Muruetarrek Txerriki Eguna ospatuko dute domekan
Sanmartinak atzean utzita, urteroko hitzordu garrantzitsua daukate muruetarrek domekan. Izan ere, Txerriki festa ospatuko dute egun horretan, eta BBKren laguntza dute horretarako. Goizean 10.30ean emango diote hasiera Txerriki Egunaren egitarauari, me...
Goizean 10.30ean emango diote hasiera Txerriki Egunaren egitarauari, mezagaz. Feria 11:15ean zabalduko dute, txupina botatzeagaz batera. Ordu horretan, gainera, herriko txikiak danborradan aterako dira.
Ostean, Foruko Urdaibai dantza taldeko ume zein nagusiek euskal dantzen saioa eskainiko dute; euskal kantu tradizionalekin hasi aurretik. 12:30ean hasiko da kantu emanaldia, eta Bermeoko Kankinkabara, Gernikako Gure Arbola Zaharra, Foruko Udal Abesbatza eta Arratzuko abesbatza ariko dira kantuan.
Eta eguerdi partean Gontzal Mendibil kantariaren emanaldiagaz gozatzeko aukera izango dute muruetarrek.
Urtero legez, herri bazkaria ere egingo dute, Kamiñoko jatetxean. Haraino kalejiran joango dira herritarrak. Bazkarirako txartelak jatetxean bertan ipini dituzte salgai.