Sanmartinak atzean utzita, urteroko zita garrantzitsua dute muruetarrek domeka honetan. Izan ere,
Txerriki Eguna ospatuko dute egun horretan; hamalaugarrena. Horretarako, BBKren laguntza izango dute.
Goizean, 10.30ean, emango diote hasiera Txerriki Egunaren egitarauari, mezarekin.
Feria 11:15ean zabalduko dute, txupina botatzearekin batera. Ordu horretan, gainera,
herriko txikiak tanborradan aterako dira.
Ostean, Foruko
Urdaibai dantza taldeko ume zein nagusiek
euskal dantzen saioa eskainiko dute; euskal kantu tradizionalekin hasi aurretik. 12:30ean hasiko da
kantu emanaldia, eta Bermeoko Kankinkabara; Gernikako Gure Arbola Zaharra; Foruko Udal Abesbatza eta Arratzuko abesbatza ariko dira kantuan.
Eta eguerdi partean
Gontzal Mendibil kantariaren emanaldiagaz gozatzeko aukera izango dute muruetarrek. Herri
bazkaria Kamiñokon egingo dute, eta haraino kalejiran joango dira.
Bazkarirako txartelak Kamiñoko jatetxean bertan daude salgai.