Gaur arratsaldean, 17:20 aldera, Bermeoko portuan amarratuta zegoen motordun txalupa batek su hartu du. Inguruan zeuden herritarrek azaldu dutenez, “ontziak eztanda egin du”.
Gaur arratsaldeko irudia
Udaltzaingoa, Ertzaintza, Herri Babesa eta suhiltzaileak hurbildu dira gunera, eta, 18:00al aldera kontrolpean zuten sua.
Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, ez da kalte pertsonalik izan, materialak baino ez. Iturri berek jakinarazi dutenez, ez dakite zerk eraginda piztu den sua, hala ere, ezustekoa izan dela uste dute.
Suak ke nabarmena eragin du, eta, herritar ugari hurbildu dira portura jakinguraz.