Kazetari Kanaia proiektua aurkeztuko dute bihar Busturian
Kazetari Kanaia proiektua ezagutu gura duten horiek, Busturian izango dute horretarako aukera. Bihar egin dute aurkezpena, 19:00etan, Axpe auzoko Aingerubideko Kultur Etxean.
Ustelkeria, injustiziak eta botere gehiegikeriak salatzeko helburuarekin, ikerketa, hausnarketa eta eztabaidarako sortutako komunikabidea da Kazetari Kanaia.
Kazetari Kanaiak herri mugimenduen eta proiektu politiko, kultural eta sozialen lanaren isla izan nahi du; komunikabide gehienek estali ohi duten eredu alternatibo horien ahotsa izatea gura dute, hain zuzen ere.