Karakolak eta ardoa urteko azken azoka berezian
Urteko azken azoka berezia egingo dute zapatuan, abenduaren 3an, Gernika-Lumoko merkatu plazan. Abenduko azoka bereizan ohikoa den legez, karakolak eta ardoa dastatu ahal izango dituzte herritarrek.
Azoka 09:00etan zabalduko dute: ortuariak, artisauen produktuak, eztia, ogia, euskal pastela eta beste hainbat gauza erosi ahal izango dira merkatu plazako salmahaietan.