Gure Esku Dagoren ekitaldiak egingo dituzte Ean eta Ibarrangelun
Barikurako mahai ingurua antolatu dute Ibarrangelun. Ean, ostera, batzarrean elkartuko dira domekan GED-ko kideak eta herritarrak.
Bariku arratsaldean Berrizko eta Mungiako Gure Esku Dago taldeen ordezkariekin egingo dute mahai ingurua. 18:30ean batuko dira Ibarrangeluko kultur etxean.
Bertako zein inguruko herritarrak mahai inguruan parte hartzera animatu, eta ekitaldia amaitzeko mokadu jatea prestatuko dutela jakitera eman dute antolatzaileek.
Bestalde, eatarrak Eskolondon batzartuko dira domekan, 12:30ean. Azaldu dutenez, aurretik herriko kuadrillei GEDren informazioa banatu, eta horiek herrian egin litezkeen ekintzak pentsatu dituzte. Bileran aurrerantzean egingo dituzten ekintzak adostuko dituzte denen artean.