Beste urte batez, jende dezente biltzen ari da Astran, Gernikatik Mundurak, Gernika Gogoratuzek eta Ideasurrek antolatutako jardunaldi antimilitaristen baitako hitzaldiez gozatzeko. Jende gehiagoren parte hartzea egotea gustatuko litzaieken arren, “nahiko pozik” dira jardunaldiek izaten ari diren arrakastagaz. Azaldu duten legez, “orain arte planteatu diren eztabaida eta ekarpenak aberatsak izan dira”. Hala, ekimen hori egutegiko hitzordu finko bilakatu da; beraz, datorren urtean ere, jardunaldietan biltzeko asmoa erakutsi dute antolatzaileek. Eta orduan ere, gerraren kontrako mezua zabaltzen eta bertoko herritarrak kontzientziatzen saiatuko dira Gernikatik Mundura, Gernika Gogoratuz eta Ideasur.
‘Gernikak salatzen du: Beste Gernika horiek, biztanleria zibilaren aurkako bonbardaketak XX eta XXI. mendeetan’ hizketaldia, atzo.
Astelehenean egin zuten lehen berbaldia eta atzo, berriz, bigarrena. Gaur izango da egitarauko azkena, eta Kataluniako Bakearen Nazioarteko Institutuko kide Tica Fontek eta Centre Delàis d’Estudis per la Pau Centre Delàis-eko presidente Pere Ortegak egingo dute berba. Maitane Azurmendi eta Maria Luisa Menendez Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformako kideak izan ziren, ostera, astelehenean jendartean hitz egin zutenak eta Gabirel Ezkurdia politologoa eta Gloria Guzman HEGOA Institutuko ikerlariak hartu zuten hitza, aldiz, martitzenean.