Txalaparta ikastaroa eskainiko du Bermeoko udal musika eskolak
Bermeoko udal musika eskolak txapalaparta ikastaro laburra antolatu du. Jakinarazi dutenez, 12 asteko ikastaroa izango da: abenduaren 7an hasiko da eta martxoaren 14an amaitu.
Musika eskolatik azaldu dutenez, Eneko Uribe bermeotarra izango da irakaslea. Bermeo eta Busturialdeko pertsonei txalaparta ikasteko aukera ematea eta eskualdean txalapartaren erabilera bultzatzea dute helburu.
Jakinarazi dutenez, Bermeon badago martxan dagoen txalaparta talde bat. Hala, ikastaroan parte hartzen duten horiek ikastaroan ikasitakoari jarraipena emateko aukera ere izan ahal dute. Modu horretan, txalaparta taldekoekin batera, herriko hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera izango luketeela azaldu dute musika eskolatik, Erromeidxen edo Txistu Alardean, batzuk aipatzekotan.
Txalaparta gustuko duten horiei guztiei dei egiten die eta herritarrak parte hartzera animatzen dituzte. Interesa duten pertsonek musika eskolan bertan eman ahalko dute izena, eta horretarako azken eguna abenduaren 5a izango da.