Muruetako bi taldeak bigarren sailkatu dira 300 kiloko lehen saioan
Goma Gaineko Euskadiko 4x4 Sokatira Txapelketaren 300 eta 260 kiloetako lehen jardunaldiak lehiatu zituzten zapatuan, Artziniegan. 300 kiloko kategorian bigarren sailkatu ziren Muruetako bi taldeak.300 kiloko lehian 12 talde daude, bi multzotan banatut...
300 kiloko lehian 12 talde daude, bi multzotan banatuta. A multzoan Ibarra A taldearen atzetik sailkatu zen Murueta A. B multzoan, berriz, Beti Gazte B nagusitu zen.
Bestalde, emakumezkoen 260 kiloko kategorian Badaiotz taldeak lortu zituen puntu gehien. Haren atzetik sailkatu zen Ibarra, eta Txantrea sailkatu zen hirugarren.
Aipatu kategoria bietan hiru jardunaldi lehiatuko dituzte. Bigarren jardunaldia Asteasun jokatuko dute domekan, 11:30etik aurrera. Kategoria bietako finalak abenduaren 17an izango dira, Kortezubin.