Hamargarrenez, Hirugarren Adineko Zentroen X. Aste Kulturala antolatu dute Gernika-Lumon. Gaur egin dute lehenengo antzezlana eta bihar egingo dute bigarrena. Gernikarrek parte hartu dute gaur, eta Oñatikoen txanda izango da bihar.
Hirugarren Adinekoen Zentroen X. Aste Kulturalaren barruan, Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharra zentrokoen ‘Nunca es tarde’ antzezlana.
Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharra zentrokoak igo dira gaur Elai-Alai aretoko taulagainera,
Nunca es tarde lana antzezteko. Mila Artetxeren zuzendaritzapean, hamahiru lagunek osatu dute gaurko aktore-multzoa. Gure Arbola Zaharra korala izan da, bestalde, gaurko egunean Elai-Alai aretoa musikaz girotzeaz arduratu dena.
Gernikarren eguna gaurkoa izan da, baina bihar Oñatikoak etorriko dira horien lekukoa hartuta. Asun Arzuaga zuzendari dutela, Bake-Leku Jubilatuen zentroko Ikusi Makusi antzerki taldeagaz gozatzeko aukera edukiko du bihar 17:00etan, Elai-Alai aretora bertaratzen denak.
Hirugarren Adinekoen Zentroen X. Aste Kulturalaren barruan, Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharra zentrokoen ‘Nunca es tarde’ antzezlana.
Ordu horretan hasita, bi emanaldi egingo ditu Gipuzkoako taldeak. Itxarongela deitutakoa izango da lehena, eta zortzi aktoreren lanak osatuko du antzezlana. Hiru herritar izango dira, aldiz, bigarren emanaldia (
Eskutitza Ramoni) taulagainera ekarriko dutenak.
Gernikarrek bezala, Oñatikoek ere musika jarriko diote Elai-Alaiko giroari, eta horretarako, Aloña Abesbatzaren laguntza izango dute.
Gaurko saioagaz bezala, biharkoagaz gozatzea doanekoa izango dute Elai-Alaira bertaratzen direnek.