Espainiako tiro txapelketan nagusi izan da Ager Solabarrieta
Ondarrutarrak bigarrenez irabazi du Espainiako txapelketa nagusia, zutikako diziplinan. Etzandako diziplinan berak irabazi du estreinako txapelketaEspainiako tiro olinpikoko txapelketaren finalean emaitza ezinhobea lortu du Ager Solabarrieta tiratzaile...
Ondarrutarrak bigarrenez irabazi du Espainiako txapelketa nagusia, zutikako diziplinan. Etzandako diziplinan berak irabazi du estreinako txapelketa
Espainiako tiro olinpikoko txapelketaren finalean emaitza ezinhobea lortu du Ager Solabarrieta tiratzaile olinpikoak. Euskarri gabeko 60 tiro zutikako eta 60 tiro etzandako probetan sari nagusia lortu du ondarrutarrak. Tiratzaileak, horrenbestez, bigarrenez irabazi du Espainiako tiro txapelketa, zutikako diziplinan.Finalari dagokionez, zutikako proba ez zuen oso ondo hasi. «Lehenengo hamar tiroetan hamar puntu galdu nituen. Urduri nengoen, baina lasaitzea lortu, eta hurrengo 50 tiroak ondo bota nituen». Aurreikusitakoa baino puntu gutxiago lortu bazituen ere, 570 puntugaz jantzi zuen txapela.
Garaipen garrantzitsua
Aurreko egunean zutikako proban txapela lortu eta gero, etzandako finalean lasaiago ibili zela onartu du Solabarrietak. Etzandako proba 11 puntuko tarteagaz irabazi zuen; 597 puntu lortu zituen.
Etzandako kategorian sari nagusia lortzea garrantzitsua dela azpimarratu du. Orain arte txapelketa zutikako kategorian jokatu da bakarrik, eta aurten etzanda ere jokatu da estreinako. Hala, bera da kategoria horretan txapela lortu duen lehenengoa.