Zapatuan jokatuko da
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa Larrabetzuko udal frontoian,
17:30etik aurrera. Guztira,
sei lagun ariko dira bertsotan, eta horien artean izango dira bertoko bertsolariak ere: hain zuzen,
Ander Elortegi natxituarra eta
Ibon Ajuriagojeaskoa eta
Julen Erezuma gernikarrak.
Enbeitak –eskuman– bigarren egin zuen joan den asteburuan
Joan den asteburuan jokatu zuten bigarren finalaurrekoa, Basaurin. Beñat Ugartetxeak lortu zuen orduko garaipena, 508 puntu eskuratuta.
Onintza Enbeita muxikarrak, aldiz,
bigarren egin zuen 11 puntu gutxiago lortu ostean. Lea-Artibaiko ordezkaritza ere bertan izan zen: Lekeitioko Xabat Galletebeitiak Enbeitak baino puntu bi gutxiago lortuta, 495 puntugaz bukatu zuen Basauriko saioa, eta Etxebarriko Joseba Artzak, aldiz, 442,5 puntugaz.
Markina-Xemeingo Nerea Ibarzabalek ere parte hartu du Udagoieneko fasean; hain zuzen, lehenengo finalaurrekoan aritu zen bertsotan, eta 482 puntu egin zituen orduan.
Azken finalaurrekoaren ostean jokatuko dute
finala abenduaren 17an Bilbon. Hiru finalaurrekoetan suertatutako garaileak izango dira finalean, puntuazioz sailkatutako gainontzekoekin batera. Guztira, zortzi lagun ariko dira kantuan, eta zapatuan Larrabetzun jokatuko duten saioan jakingo da zein izango den finalean lehiatuko den zortzikotea.