Goma Gaineko Euskadiko 4X4 Sokatira Txapelketaren 300 eta 260 kiloetako lehen jardunaldiak lehiatu zituzten zapatuan, Artziniegan.
300 kiloko lehian 12 talde daude, bi multzotan banatuta. A multzoan Ibarra A taldearen atzetik sailkatu zen Murueta A. B multzoan, berriz, Beti Gazte B nagusitu zen.
Bestalde, emakumezkoen 260 kiloko kategorian Badaiotz taldeak lortu zituen puntu gehien. Haren atzetik sailkatu zen Ibarra, eta Txantrea sailkatu zen hirugarren.
Argazkia: Murueta Sokatira
Domekan bigarren jardunaldia
Aipatu kategoria bietan hiru jardunaldi lehiatuko dituzte. Bigarren jardunaldia Asteasun jokatuko dute domekan, 11:30etatik aurrera. Gero, kategoria bietako finalak abenduaren 17an izango dira, Kortezubin.
Lehen jardunaldiko sailkapenak:
300 KILO (A MULTZOA):
- IBARRA A 5 puntu
- MURUETA A 4 puntu
- BERRIOZAR 3 puntu
- BETI-GAZTE A 2 puntu
- TXANTREA puntu 1
300 KILO (B MULTZOA):
- BETI GAZTE B 5 puntu
- MURUETA B 4 puntu
- USTARITZEKO GAZTERIA 3 puntu
- KASKALLUETA 2 puntu
- IBARRA B puntu 1
260 KILO
- BADAIOTZ 6 puntu
- IBARRA 4,5 puntu
- TXANTREA 4,5 puntu
- BERRIOZAR 3 puntu
- BIZINDAR 2 puntu
- USTARITZEKO GAZTERIA puntu 1