Batetik,
zapatuan, Bermeoko Kafe Antzokian batuta, euskararen inguruko hausnarketa egin zuten
Miñe Lamiñe ekitaldiaren baitan. Kafeaz eta mokaduaz lagunduta, parte hartzaileek
euskararen gaineko diskurtsoak aztertu zituzten, besteak beste. Giro onean egon zirela azaldu dute antolatzaileek.
Lan taldeetan banatuta egin zuten lan. Argazkia: Bermeoko Udala
Bestetik,
domekan, 2015ean jaiotakoen liburua banatzeko jaialdia egin zuten. 2015ean jaio ziren
162 umeek eta euren familiek bertsolariek bereziki egindako bertsoa etxean jaso ostean, liburua ere badute esku artean. Bermeoko alkate Idurre Bideguren eta euskara zinegotzi Juan Karlos Agirre egon ziren Kafe Antzokian liburuak banatzen.
Gurasoak bertsoak irakurtzen. Argazkia Bermeoko Udala
Umeek Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizunagaz ondo pasatzeko aukera eduki zuten. Zenbait guraso, gainera, agertokira igo eta euren umearen bertsoa irakurri zuten. Urtero legez, amaieran, familia argazkia atera zuten.