Ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren munduan ari diren
emakumeek garatutako
Inspira proiektuan parte hartuko dute
Gernika BHI institutuko 20 ikaslek, abenduan. Zozketa bidez aukeratu dituzte, eta nesken bokazio teknologikoa sustatzea du helburu egitasmoak.
Ikasleen artean STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko proiektua da, eta institutu horretako ikasle ohi
Zaloa Campillo Mandaluniz izango dute aholkulari. Urterik urtera behera egin du hezkuntza teknologikoa aukeratzen duen ikasleen kopuruak; emakumezkoen kasuan beherakada hori nabarmenago da, gainera. Espainiar estatuan unibertsitate ikasketak egiten aro diren ikasleen %54,3 dira emakumezkoak, baina %26,4 baino ez dira titulazio teknologikoa aukeratu dutenak.
Elhuyar Fundazioak eta Deustuko unibertistateak sustatu dute INSPIRA proiektua, Innobasqueren eta Espainiako Zientzia eta Teknologiarako Fundazioaren laguntzarekin.
Ikasleen artean STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko proiektua da.
Sei gako. Hezkuntza proiektua sei gakotan oinarritzen da. Hain zuzen, hurbileko emakumezko teknologoen erreferente berriak ematea du xede; baita neska-mutilek Steam lanbideen berri izatea ere. Horrez gain, herrialdearen garapena emakumezkoen eta gizonezkoen artean lortu beharraz kontzientzia hartu behar dute ikasleek. Hala proiektuak teknologia ikasketen inguruan sentsibilizatu nahi ditu gazteak, eta haietara bideratu. Emakumezko teknologoak ikusgai bihurtzea ere bada proiektuaren gakoetako bat, haiei balioa emanez. Azkenik, gizartean dauden estereotipoak ezagutaraztea ere badu helburu, ikasketak aukeratzeko unean eraginik izan ez dezaten.