Ricardo Gatzagaetxebarriak ez du bere kargua berretsiko gobernuan
Ricardo Gatzagaetxebarria Bastida Ogasun eta Finantzetako sailburu ondarrutarrak euskal gobernua utziko duela jakitera eman du. Hain zuzen, atzo goizean egin zituen adierazpenok Radio Euskadi irratian. Hala, azken urte eta erdian osasun arazo batzuk ed...
Gatzagaetxebarriak baieztatu duenez, osasun arazoek planak aldarazi dizkiote, eta hori dela eta, gobernu berrian ez egotea erabaki du. «Etapa berria da niretzat. Arazo pertsonalak tarteko direla, erabaki garrantzitsu bat hartu behar izan dut».
Ondarrutarra, hain zuzen ere, Ogasun eta Finantzetako sailburua izan da azken legealdian, 2012ko abenduaren 17az geroztik. Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, Jose Maria Azpiazu Uriartek ordezkatuko du ondarrutarra XI. Legegintzaldian.
Ordezkoa zein izango den jakitera emateaz batera, gobernu berriko kideen zerrenda ere igorri du Jaurlaritzak. Eta horretan, Angel Toña Guenaga ondarrutarra ere ez da ageri. 2015etik, Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua izan da. Legegintzaldi berrian, Beatriz Artolazabal Albenizek hartuko du Toñaren lekua.