Nordic Walking-ari buruzko berbaldia emango dute gaur
Nordik Walking-aren inguruko berbaldia emango dute gaur arratsaldean, Gernika-Lumoko Santanape kiroldegian. Gernika Atletismo Taldeak antolatuta, 19:00etan hasiko da hitzaldia, eta martxa nordikoa ezagutara emateko baliatuko dute.Hain zuzen ere, iraupe...
Hain zuzen ere, iraupen-proba horren nondik norakoak eta ezaugarriak azalduko ditu atletismo taldeko kide batek, eta bertaratzen direnen galderei erantzungo die. Horregaz batera, GATko kideek Ibilaldi Nordikoarekin lotuta prestatu dituzten proiektuak edo egitasmoak zehaztuko dituzte.
Antolatzaileek azaldu dutenez, kirol jarduera horren zaletu direnei eta orokorrean kirola egitea gustuko dutenei zuzendutako saioa izango da. «Berdin du adinak edota egoera fisikoak».
Hitzaldian parte hartzeko asmoa dutenek, gaurko saioaren inguruko zein bestelako informazioren bat nahi izanez gero, helbide elektroniko honetara mezu bat idatzi dezakete: nwatletismogernika@gmail.com.
Zer da Martxa Nordikoa?
Iraupen kirola da Martxa Nordikoa, eta kanpoan burutzen da ariketa fisikoa. Eskiatzeko erabiltzen diren makilen laguntzaz oinez ibiltzean datza. «Euskal Herrian orain dela gutxi hasi ziren praktikatzen, eta apurka-apurka gero eta zaletu gehiago edukitzera heldu da. Horrenbestez, etorkizun handia daukala uste dugu; erraz ikasten da, eta ondo trebatu eta asko ibiliz gero, bizitza osasuntsua izateko onura ugari eskaintzen ditu», azaldu dute GATko kideek.