Caritasek arropak eta zapatak bilduko ditu Markina-Xemeinen
Urtero bezala, Gabonen atarian, arropa eta zapata bilketa egingo du Markina-Xemeingo Caritasek. Bi egunetan egingo dute bilketa, betiko modura Elizetxeko geletan.Arropa eta zapatekin betetako poltsak martitzenean eta eguaztenean batuko dituzte Elizetxe...
Arropa eta zapatekin betetako poltsak martitzenean eta eguaztenean batuko dituzte Elizetxean, 17:00etatik 19:00etara.
Ematen den materiala erabiltzeko moduan egon behar dela iragarri dute Caritasekoek.