Aitor Gonzalezen argazkia, guztien artean onena
Guztira, 154 lan aurkeztu dituzte aurten Muxikako argazki lehiaketara, eta horien artean onena Aitor Gonzalez gernikarrarena dela ebatzi du lehiaketako epaimahaiak. Muxikarren artean argazki onena atera duena, aldiz, Karmelo Ibarretxe izan dela erabaki...
Hain justu, 26 lagunek parte hartu dute aurten; horietatik 25 lagunek seina argazki bidali dituzte lehiaketara, eta bakarrak lau argazki. Sei-zazpi izan dira beraien argazkiak lehiaketara bidali dituzten gaztetxoak, eta nagusiak, berriz, gainontzekoak. Muxikarrak izan dira gehienak; hala ere, zenbait gernikar eta larrabetzuar bat ere aurkeztu dira lehiaketara.
Gaztetxoen artean argazki onenaren saria jasotearren, 60 euroko bonua eman diote Jaiori, argazkilaritzari lotutako materialean gastatzeko. Gainontzeko hiru irabazleek, ostera, Muxikako jatetxe batean bi pertsonentzako bazkari edo afari bat doan jateko aukera izango dute.
Halaber, lehiaketan parte hartutako guztiek euren lekutxoa izango dute Muxikako Udalaren 2017ko egutegian; izan ere, tamaina txikiagoan edo handiagoan, guztien argazki bana jarriko dute bertan Bilduma onenaren saria jaso duenaren kasuan, bi argazki.
Lanak, erakusketara
Sariak banatuta, parte hartzaileen argazki denak Muxikako Zubieta Errota eraikinean ikusgai jarriko duten erakusketan bilduko dituzte. Datorren aste erditik aurrera, horiek bisitatzeko aukera egongo da Zubieta Errota eraikina zabalik dagoen ordutegian: 09:00etatik 14:00etara bitartean eta 16:00etatik 20:00etara bitartean, hain zuzen. Jakinarazi dutenez, erakusketa Gabon ostera arte ikusgai egongo da.