Asterrikako bizilagunek auzo batzarra edukiko dute gaur, elkartean
Iaz egin moduan, aurten ere berriatuarren kezkak eta iritziak jaso amoz auzotarrekin batuko dira Berriatuko udal ordezkariak. Asteon bi batzar egingo dituzte eta martitzenean izango da azken auzo batzarra.Zehatz esateko, udal ordezkariak Asterrika auzo...
Zehatz esateko, udal ordezkariak Asterrika auzoko bizilagunekin batzartuko dira gaur arratsaldean.
Saio guztiak 19:00etatik aurrera egingo dituztela jakitera eman dute.
Besteak beste, udalaren eta auzoen arteko koordinazioaz eta udalak baserrietara bidaliko dituen zerbitzuen inguruko galdetegia izango dituzte hizpide bileretan.
Horregaz batera, tokian tokiko beharrizanen taula aztertu eta berrituko dute.
Era berean, bizilagunek galderak eta iradokizunak egiteko tartea ere izango dutela azaldu dute udal ordezkariek.
Herritar guztien ekarpenak beharrezkoak direla zehaztu dute udal ordezkariek, eta horregatik, batzarretan parte hartzeko deia egin diete.