Muruetakoak laugarren geratu dira 320 kiloko Goma Gainekoan
Beti Gazte taldeak irabazi du 320 kiloko Goma Gaineko Euskadiko 4x4 Sokatira Txapelketa. Murueta A taldeko kideak gustura geratu dira egindako lanagaz320 kiloko Goma Gaineko Euskadiko 4x4 Sokatira Txapelketaren finala Ibarrako Belabieta kiroldegian jok...
Beti Gazte taldeak irabazi du 320 kiloko Goma Gaineko Euskadiko 4×4 Sokatira Txapelketa. Murueta A taldeko kideak gustura geratu dira egindako lanagaz
320 kiloko Goma Gaineko Euskadiko 4×4 Sokatira Txapelketaren finala Ibarrako Belabieta kiroldegian jokatu zuten zapatuan, eta Murueta A taldea laugarren sailkatu zen.Beti Gazte taldeak eroan zuen aurtengo urrezko domina, Ibarra Arentzat izan zen zilarrezko domina, eta brontzea, berriz, Ñapurrak taldeak jaso zuen. Hain zuzen ere, Murueta A taldea hirugarren postua eskuratzetik puntu bakarrera geratu zen.
Emaitza ona ez dela aitortu arren, taldekideak gustura daude egindako lanagaz, eta lanean jarraituko dutela adierazi dute. Halaber, txapeldunak zoriondu dituzte, eta horiek hiru astez jarraian oso txukun eta seguru aritu direla nabarmendu dute.
300 eta 260 kiloetako lehiak
320 kiloko kategoriaren txapelketa amaituta, asteburu honetan 300 kiloko lehiagaz hasteko gogotsu daude Murueta taldeko sokatiralariak.
Zapatuan Artziniegan jokatuko dituzte 300 eta 260 kiloetako lehen jardunaldiak. Bigarren jardunaldia, berriz, Asteasun lehiatuko dute, abenduaren 4an.
Kortezubin jokatuko dituzte ondoren, kategoria bietako finalak. Abenduaren 17an izango da hori.
300 kiloko lehian 12 taldek parte hartuko dute, bi multzotan banatuta. Murueta A eta Murueta B taldeekin batera hauek ariko dira irabazteko lehian: Beti Gazte A, Beti Gazte B, Ibarra A, Ibarra B, Txantrea, 6 Conceyos, Berriozar, Kaskallueta, Ñapurrak eta Ustaritzeko Gazteria.
Bestalde, emakumezkoen 260 kiloko lehian sei talde egongo dira: Ibarra, Bizindar, Badaiotz, Txantrea, Ustaritzeko Gazteria eta Berriozar.