Iturriaga eta Elortzagaz bertso afaria egingo dute Busturian
Busturiko VI. Bertso afaria egingo dute azaroaren 26an. Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolari durangarrak izango dira gonbidatuak, eta haien doinuak izango dira afaria girotuko dutenak.
Axpen, Aingerubideko Kultur Etxean egingo dute bertso afaria. 21:00etan hasiko da saioa, eta parte hartu gura duenak txartela erosi beharko du. Busturian, Eguzkilore tabernan (Axpe) eta Taberna Barrin (Altamira) eros daitezke txartelak; eta Gernika-Lumon Lagun-Etxea tabernan, 12 euro ordainduta.