Illan Urkia ariko da Aritz Aranbururen taldean Red Bull Rivals proban
Asteburuan Mundakan jokatu duten txapelketako onena izan da Urkia mundakarra. Red Bull Rivals proban parte hartu gura dutenek abenduaren 13ra arte dute izena emateko aukeraIllan Urkia mundakarra ariko da Aritz Aranburu zarauztarraren taldean Red Bull R...
Asteburuan Mundakan jokatu duten txapelketako onena izan da Urkia mundakarra. Red Bull Rivals proban parte hartu gura dutenek abenduaren 13ra arte dute izena emateko aukera
Illan Urkia mundakarra ariko da Aritz Aranburu zarauztarraren taldean Red Bull Rivals proban. Hain zuzen ere, Espainiako Local Hero surflaria erabakitzeko lehia asteburuan jokatu dute 34 surflarik Mundakan.Domekako final ikusgarrian nagusitasunez gailendu zen Urkia. Haren bi tuboei 9,25 eta 9,15 puntu eman zizkieten epaimahaikideek.
Txapelketaren bi egunetan surflari onena izan da herriko gaztea, eta ezker olatuan duen abilezia erakutsi du.
Zapatuko lehen jardunaldian olatu ikusgarriak izan zituzten; 3,5 metroko olatuak egon ziren zenbait unetan. «Baldintza oso gogorrak izan genituen zapatuan. Itsaso zakarra eta itsaslaster itzelaren ondorioz, taula asko apurtu eta desagertu ziren», azaldu du Imanol Garcia Mundaka Surf Clubeko presidenteak.
Mundakan eta Portugalgo Ribeira d’Ilhasen lehiatuko dute Red Bull Rivals txapelketa. Espainiako estatuko eta Portugaleko surflari onenek lehiatuko dute.
Aranburuk gidatuko du talde espainiarra, eta Tiago Pires izango da portugaldarren kapitaina. Talde biak bosna surflarigaz osatuko dituzte, eta parte hartu gura dutenek abenduaren 13ra arte daukate izena emateko aukera redbull.com/rivals helbidean.