Ikuskatzaile fiskalek dokumentazioa eskatu dute Bermeon eta Ondarroan
Harrapatutako espezien, pisuen eta lonjetako salmenta prezioen inguruan bildutako informazioa erabiliz ikuskaritzak egin dituzte arrain lonjetanBizkaiko Foru Ogasunak operazio bat abiatu du, Ogasunari ostenduta geratzen zaion arrain salerosketaren zirk...
Harrapatutako espezien, pisuen eta lonjetako salmenta prezioen inguruan bildutako informazioa erabiliz ikuskaritzak egin dituzte arrain lonjetan
Bizkaiko Foru Ogasunak operazio bat abiatu du, Ogasunari ostenduta geratzen zaion arrain salerosketaren zirkuitua noraino ailegatzen den ikusteko. Horretarako, ikuskaritza fiskaleko zenbait langilek dokumentazioa eskatu dute Bermeoko eta Ondarroako lonjetan.Ogasun Sailak jakitera eman duenez, harrapatutako espezien, pisuen eta lonjetako salmenta prezioen inguruan bildutako informazioa erabiliz ikuskaritzak egingo dizkiete ar- madoreei, arrainaren handizkako merkatariei eta lonjei. «Foru Ogasunari ea beren mozkinen zati bat ostendu egiten dioten erabakitzeko».
Izan ere, dokumentuon bitartez detektatu ahal izango dutela esan dute «alderik dagoen emandako fakturen eta egindako salmenten artean».
Gaineratu dutenez, lonja bietan esku-hartzeak egin dituzte. «Foru Ogasuneko langileek aurreko urtean informazioa lortzeko egindako jarduketetan beltzean egindako salmenten zantzuak zeudela ikusi zelako, eta aurretik egindako beste ikuskaritza fiskal batzuetan Foru Ogasunaren ezkutatzen zaion arrainaren salerosketarako zirkuitu bat badagoela ondorioztatu delako».
Foru Ogasunak aditzera eman duenez, armadoreak handizkako merkatariari lonjaren bitartekaritzagaz egindako lehenengo salmentan abiatuko litzateke zirkuitua, eta azken kontsumitzaileraino iritsiko litzateke. «Mutur horien bien artean ostalaritza establezimenduak ere egongo lirateke, halako negozioei egindako zenbait ikuskaritzatan egiaztatu denez establezimenduotan beltzean erosten dute-eta arraina».