TMA-ko langile ohiek atxikipenak jaso dituzte
Barriro be eingo geunke. Alexis eta David libre! lelopean, Talleres Mecanicos Arakistain enpresako langileak zirenak herritarren, udalen, herriko talde eta bestelakoen atxikipenak biltzen ari dira egunotan. Atzo, Markina-Xemeingo azokan egon ziren info...
Barriro be eingo geunke. Alexis eta David libre! lelopean, Talleres Mecanicos Arakistain enpresako langileak zirenak herritarren, udalen, herriko talde eta bestelakoen atxikipenak biltzen ari dira egunotan. Atzo, Markina-Xemeingo azokan egon ziren informazioa banatzen, eta argazkiak ateraaz herritarren atxikipenak jasotzen. Horrez gain, kanpaina babesteko mozioak ere onartzen ari dira hainbat udal. Juango Txurruka Markina-Xemeingo alkateak ere argazkian auzipetuei babesa adierazi eta langileek 2013an enpresaren itxieran egindako borroka babestu nahi izan du.