Goitisolo sendiari buruzko liburua aurkeztuko dute bihar, Lekeition
Liburuak 'Los Goytisolo. Una prospera familia de indianos' izenburua dauka. Aurkezpena 11:00etan izango da, kultur etxean. Argitalpena Martin Rodrigo y Alharilla irakasleak idatzi duMartin Rodrigo y Alharilla historia irakasleak idatzitako Los Goytisol...
Liburuak ‘Los Goytisolo. Una prospera familia de indianos’ izenburua dauka. Aurkezpena 11:00etan izango da, kultur etxean. Argitalpena Martin Rodrigo y Alharilla irakasleak idatzi du
Martin Rodrigo y Alharilla historia irakasleak idatzitako Los Goytisolo. Una prospera familia de indianos liburua aurkeztuko dute bihar, 11:00etan, Lekeitioko kultur etxean.Aurkezpenean, Rodrigo y Alharillak Kataluniako Goitisolo sendiaren inguruko hitzaldia eskainiko du. Senida horretako kideak, hain zuzen ere, 1811. urtean Lekeition jaio zen Agustin Goitisolo Lezarzabururen ondorengoak dira.
Goitisolo arotza zen, eta 1833. urtean Kubara emigratu zuen. Han, Simpatia y Lequeitio azukre lantegiagaz aberastu zen. Eta lorpen ekonomiko eta politiko asko eduki eta gero, Bartzelonara (Katalunia) joan zen. Cuban zituen interesak alboratu gabe, Kataluniako hiriburuan hainbat inbertsio egin zituen Goitisolok.
Rodrigo y Alharillak Goitisoloren eta haren ondorengoen bizitzak kontatu ditu liburuan. «Batik bat, Goitisoloren semeen bizitza da liburuak jasotzen due- na». Horien bizimoduak errepasatuz, Kataluniako eta Euskal Herriko industriek eduki zituzten harremanak bistaratzen dira.
Liburuak, baita ere, azukrearen inguruko negozioek esklabotasunarekin edukitako zuzeneko erlazioa ere jasotzen du.
Beraz, idazleak bihar Lekeition eskainiko duen kontakizuna liburuan jasotzen diren gai ezberdinen inguruko berbaldia izango da.