Etxebizitza hutsek %50eko errekargua izango dute Ondarroan ere
Ondarroako udalbatzak etxebizitza hutsei Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan %50eko errekargua ezartzea onartu du. Errekargua ohikoak ez diren etxebizitzei ezarriko diete, bai eta errendamenduz edo lagapen bidez hirugarren batzuek ohiko etxebizitza modua...
Erabakiagaz herrian dagoen etxebizitza arazoa arindu nahi izan dutela azpimarratu du Zunbeltz Bedialauneta alkateak. «Etxebizitzak eskubidea izan beharrean, arazo izaten jarraitzen duen bitartean, udalean honelako neurriak hartu beharko ditugu». Gaineratu duenez, aurrerantzean ere herrian dauden etxebizitza hutsei erabilera emateko antzeko neurriak aztertuko dira.