Calzada egoitzaren aldeko jaialdia egingo dute domekan. Han bizi diren edadeko pertsonen aldeko festa izan ohi da, eta egun osorako egitaraua prestatzen dute.
10:30ean hasiko da eguna, txistulari eta suziriekin. Ostean, meza entzuteko aukera izango dute herritarrek. Mario Iceta obispoak emango du meza, eta Eskola Kristo musika elkarteak girotuko du. Ostean, Urriko Azken Astelehenean egindaako gaztaren enkantean batutako diruaren
txekea emango dio Xaibor diskofestak Calzada egoitzari.
Eguerdian, 12:0etan, euskal dantzen saioa egongo da, Gernika-Lumoko Elai-Alai dantzari taldearekin eta Foruko Urdaibai dantza taldearekin.
Arratsaldean, literatura lehiaketarekin emango diote jarraipena egunari, eta Gernikako adineko abesbatzaren doinuek emango diote amaiera.