BTT martxak egingo dituzte bihar, Busturian
Umeen eta nagusien probak egongo dira. 11:00etan hasita, 23 kilometroko ibilbidea egingo dute nagusiek. Umeek zirkuitu txiki bat egingo dute, 12:00etatik aurreraUmeen eta nagusien BTT martxak egingo dituzte bihar, Busturian. Izen ematea doakoa da, eta ...
Umeen eta nagusien probak egongo dira. 11:00etan hasita, 23 kilometroko ibilbidea egingo dute nagusiek. Umeek zirkuitu txiki bat egingo dute, 12:00etatik aurrera
Umeen eta nagusien BTT martxak egingo dituzte bihar, Busturian. Izen ematea doakoa da, eta antolatzaileek aurretik izena emateko eskatu dute.Horretarako, 94-687 04 02 telefono zenbakira deitu edo info@torremadariaga.org helbidera mezu bat idatzi behar da, izen-abizenak zehaztuz.
Umeek Madariaga Dorretxearen ingurutik burutuko dute zirkuitua, 12:00etatik aurrera. Nagusiek 23 kilometroko ibilbidea egingo dute, 11:00etan hasita.
Nagusien martxara profesional izandakoak gonbidatu dituzte, eta besteak beste, Peio Ruiz Cabestanyk parte hartuko du.
Nagusien probak zailtasunik ez duela azaldu dute antolatzaileek. Izan ere, ahalik eta jende gehienak parte hartzeko asmoz prestatu dute ibilbidea: «Edonork egiteko modukoa egin gura izan dugu, ez profesionalek edo zaletasuna dutenek bakarrik».
Nagusiak Madariaga Dorretxetik alkarregaz joango dira Paresiko bidean dagoen Alarbin baserrira, eta han hasiko dute proba. Ibilbide gehiena mendi bideetatik dela azaldu dute antolatzaileek.
Alarbin baserritik mendi bide bat hartu, eta Arrietara baserrira helduko dira. Handik Surbituaga baserrira igo, eta Sollube bidera igoko dira. Han mendi bide bat hartu, Larragoko antzinako eskoletatik pasatu, eta Zabale auzora joango dira. Zabaletik Katillotxu auzora pasatu ostean, San Bartolome auzora joan, eta handik Madariaga Dorretxera helduko dira.
Martxak amaitzean, hornidura gunea egongo da Madariaga Dorretxean, eta txirrindularitzako askotariko materialak zozkatuko dituzte. Halaber, dutxatzeko aukera ere eskainiko dute, eta parte hartzaileek haien bizikletak garbitu ahalko dituzte.
Ekoetxea Urdaibaik, Busturia Txirrindulari Taldeak eta Basati Bike dendak elkarlanean prestatu dute proba, eta urtero antolatzea da haien asmoa: «Baina baliteke beste data batean egitea, udaberri edo uda partean».