Baserria, baserritarrak eta belaunaldien erreleboa
. Baserritarrei omen egin nahi izan die Josu Bergara bakarlari eatarrak bere azken bideoklipean.
2015eko abenduan kaleratu zuen Bergarak
Kanta txikein indarra izeneko lana, eta disko horretan agertzen da
Fandangoaren hotsa abestia. Kanta horren bideoklipa aurkeztu du; etxean, paraje ezagunetan grabatu duena.
Hain zuzen,
Bedarona eta Natxituan grabatu dituzte ikusentzunezko lan horretarako irudiak; Eako auzo horietako baserriak agertzen dira bideoklipean. Ea inguruko irudi horietan, gainera,
baserritarrak ikus daitezke, gazte zein nagusi, beren eguneroko eginkizunak betetzen. Euskal Herriko baserritarrei omen egin nahi die Bergarak, «azken finean, gure kulturaren iragana, oraina eta etorkizuna lurrari lotuta dago, bai gastronomian, musikan eta beste zenbait adierazpidetan», esan du kantariak.
Bedaronako Gunengu baserriko Angela Gabiola bere baratzean lanean; Urtza Nagusia baserriko Mikel Iturraspe behi eta txerriekin lanean, edota, Olagorta baserriko Iñaki Biteri eta Iratxe Arriola (Eako alkatea) lanean.
Bideoklipak baserri giroaren egunerokotasuna erakusten du, Eako baserritarrak beren eginkizunetan protagonista bilakatuz