Ipuin kontalari saioa egongo da bihar, udal liburutegian
BERMEO // Udal liburutegiak umeentzako ipuin kontalari saioa antolatu du biharko. Hain zuzen ere, Maider Galarza ipuin kontalaria izango da bihar Bermeora bertaratuko dena. Umeak amesten jarriko ditu Galarzak berak kontatutako ipuinekin. 4 urtetik gora...
BERMEO // Udal liburutegiak umeentzako ipuin kontalari saioa antolatu du biharko. Hain zuzen ere, Maider Galarza ipuin kontalaria izango da bihar Bermeora bertaratuko dena. Umeak amesten jarriko ditu Galarzak berak kontatutako ipuinekin. 4 urtetik gorako umeei zuzendutako saioa dela azaldu dute antolatzaileek, eta lekuak mugatuak dira; 50 umerentzako lekua baino ez da egongo. Saioa 18:00etan hasiko da.