Gautegiz Arteagan eta Ibarrangelun ere konposta egingo dute
Hondakin organikoak kudeatzeko sistemaren berri emateko informazio batzarrak egingo dituzte gaur, Gautegiz Arteagan, 19:00etan. Barikuan Ibarrangelun egingo dute, ordu berean.
Kultur Etxean egingo dituzten batzar infomatiboetan herritarrek hondakin organikoen birziklatzeagaz daukaten konpromiso maila neurtuko dute; horren arabera erabakiko dute zenbat edukiontzi jarri.
Ekimen horren bitartez, nahi duten herritarrek bosgarren edukiontzia erabiltzeko giltza eta poltsak jasoko dituzte. Nahi dutenek etxean konposta egiteko tresnak ere jasoko dituzte.