Behargintzak hiru ikastaro eskainiko ditu hilabete honetan
Hainbat arlotako hiru ikastaro antolatu ditu azarorako Bermeoaldeko Behargintzak: oinarrizko ofimatika, aldamio metalikoak muntatzeko ikastaroa eta erakunde sozialetan mendeko pertsonei arreta sozio-sanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiriaren mo...
Oinarrizko ofimatika ikastaroa 40 ordukoa izango dela azaldu dute Behargintzaren arduradunek.
Aldamio metalikoak muntatzen ikasteko ikastaroa, beste alde batetik, 35 ordukoa izango da. Ikastaroan aldamio metalikoen muntaketari buruzko formazioa emango da, eta, aldi berean, laneko arriskuen prebentzioaren berri emango die parte hartzaileei.
Erakunde sozialetan mendeko pertsonei arreta sozio-sanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiriaren modulua egin gura dutenek, azkenik, 100 orduko ikastaroan parte hartu beharko dutela azaldu dute.
Hiru ikastaro horietako batean parte hartu gura dutenek azaroaren 18ra arte eman ahal izango dute izena. Horretarako, interesa daukatenek Behargintzak Bermeoko merkatu plazan dituen bulegoetara joan beharko dute, 94-617 91 90 telefono zenbakira deitu ahal izango dute edota behargintza@bermeo.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi.