Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, gaur arratsaldean gertatu da istripua 18:20 aldera, BI-2238 errepidean, Kortezubi parean. Bi autok aurrez aurrez talka egin dute eta kolpearen ondorioz bi lagun autotik ezin atera geratu dira. Hala, suhiltzaileen laguntza behar izan dute horiek ateratzeko. Atera ostean, Gernikako ospitalera eraman dituzte.
Istripua Kortezubin. Argazkia: Euskadi Emergentziak
Errepidea zirkulaziora moztuta egon da 19:10 bitartean. Ordutik, txandaka ibili dira autoak, errepidea garbi utzi arte.