Barikuan hasi ziren Foruan San Martin jaiak ospatzen, eta gaur arratsaldean datorren urtera arte agurtuko dituzte. Gaur, baina, herritarrak kalera atera dira; inguruko herrietako lagun asko ere hurbildu dira Forura. Hain zuzen ere, XIV. Nekazal azoka hartu du goizeon Foruak. Horregatik, udaletxe inguruak jendez beteta ibili dira.
Foruko nekazal azokako postuetako bat
Baserritarrek zein artisauek beraien produktuak erakusteko eta saltzeko aukera edukiko dute,
21 salmahaitan. Taloa eta txorizoa dastatzeko aukera ere eduki dute bertaratutakoek, eta, eguerdian ilara luzea zegoen.
Karakol txapelketako irabazlea, udaleko ordezkariekin
Urdaibai Dantza Taldearen dantza emanaldiaren ostean, aizkolarien erakustaldia egon da herriko plazan. Erakustaldiaren ostean, berriz, Foruan ohikoa den
karakol txapelketaren sari banaketa ekitaldia egin dute. Aurtengoa, txapelketaren
37. aldia izan da eta 11 kazola aurkeztu dituzte. Epaimahaiaren arabera, kazolarik
gozoena Laka izenekoa izan da. Hala ere, guztientzako sariak egon dira gaurkoan.
Laka izeneko kazolak hirugarren urtez jarraian jaso du Foruko karakol txapelketako lehenengo saria. Honakoa izan da kazolen sailkapena:
- Laka
- Celaya Zugadi
- Miren (Bermeo)
- Lopez
- Txakarro
- Sukarrieta
- Atxondoa
- Adriana
- Kaskarrako
- Estazinotsu
- Txorikosta