Bermeok etxean eta Gernikak kanpoan dituzte partiduak
Futbolean, Bermeok Getxoko taldea hartuko du asteburuan. Etxean jokatuko dute partida, bihar, 17:00etatik aurrera. Gernika Futbol Taldeak, aldiz, Zamudioko taldearen zelaia bisitatuko du. Gazituaga futbol zelaian izango da neurketa, bihar, 19:00etan.