Sare sozialei buruzko hitzaldia emango du martitzenean Iraitz Madariagak
Bermeoko Berbalagun egitasmoak antolatuta, martitzenean, azaroaren 15ean, Iraitz Madariagak hitzaldia eskainiko du. Bertaratutakoek sare sozialak ezagutzeko aukera edukiko dute.
Sozial media eta komunikazio aholkularitzan aditua da Madariaga.
Gizarte eta Kultura etxeko hitzaldi aretoan izango da hitzaldia, 19:30ean.