Ordutegi aldaketa txiki batzuk egingo dituzte Nestor Basterretxea aretoko zineman
Datorren asteburutik aurrera, Nestor Basterretxea aretoko zinemak aldaketa txiki batzuk egingo ditu ordutegian.
Hala, orain arte 16:30ean izaten ziren umeentzako zine emanaldiak 17:00etan izango dira. Aldaketa horren eraginez, domekako nagusien saioa apur bat beranduago izango dela azaldu dute: 19:00etan izan beharrean, aurrerantzean, 19:30ean izango da. Gainerako saioen ordutegia mantendu egingo da.
Umeentzako zine emanaldien saioi dagokionez, “zaratak eta jarrera desegokiak” direla eta, hainbat kexa egon direla jakinarazi dute. Horregatik, aurrerantzean zortzi urtetik beherako umeek nagusi baten ardurapean joan beharko dute ezinbestean.