Surfaren zita ikusgarria hartuko du
Mundakak 2017an: Red Bull Rivals lehia. Espainiako eta Portugaleko surflari onenenenak lehiatuko dira, eta Espainiar estatuko proba Europako ezker olaturik onenetakoan, Mundakan jokatuko dute.
Aritz Aranburu zarauztarrak gidatuko du Espainiako taldea, eta
Tiago Pires izango da portugaldarren kapitaina. Portugalen jokatu beharreko proba Ribeira d’Ilhas-en egingo dute, Europako eskuin olaturik luzeenetakoan.
Talde biek bosna surflari beharko dituzte, eta parte hartu gura duenak
izena eman dezake azaroaren 11tik aurrera (
redbull.com/rivals). Bai Piresek, eta baita Aranburuk ere, Pro/Am (pro, free surferra edo amateurra) bana; 16-20 urte arteko surflari junior bana; emakumezko surflari bana; Weekend Warrior (surfzale amorratua) bana eta local hero bana hautatu beharko dituzte nork bere talderako. Aranbururen taldearen kasuan, local heroa zein izango den Mundakako Surf Klubak herrian antolatzen duen txapelketan erabakiko da.