Jon Aranak eskulturak eta tailuak jarri ditu ikusgai
Sei urte inguruko lana erakusten ari da bermeotarra Nestor Basterretxea aretoan; 70 pieza inguru ikus daitezke. Domekara bitartean bisita daiteke erakusketa, 17:00etatik 21:00etaraDomekara bitartean, Jon Arana bermeotarrak egindako tailuak eta eskultur...
Sei urte inguruko lana erakusten ari da bermeotarra Nestor Basterretxea aretoan; 70 pieza inguru ikus daitezke. Domekara bitartean bisita daiteke erakusketa, 17:00etatik 21:00etara
Domekara bitartean, Jon Arana bermeotarrak egindako tailuak eta eskulturak bisitatu daitezke Nestor Basterretxea aretoan: 17:00etatik 21:00etara zabaltzen dute.Gauza ugari eraman ditu erakusketara. Eskulturekin batera, antzinako tailuak ikus daitezke: armarriak, kutxak, olezko jokoak… Bestalde, zaharberritutako altzairuak ere badaude. Gainera, altzairuak birziklatu, eta beste zenbait gauza egiteko erabiltzen dituela azaldu du. Esaterako, oheburuko bat izandakoa esekitoki bihurtu du. Guztira, 70 lan inguru daude erakusketan, eta ea guztiak salgai daude.
Zaletasunez egiten ditu Aranak tailuak eta eskulturak. «Txikitan gustuko nuen marraztea. Gerora, erakusketa batean tailuak ikusi nituen, eta horrelakoak egiten hasi nintzen. Gustatu egin zitzaidan, eta, ekin eta ekin, gutxika-gutxika ikasten joan naiz», dio. Hortaz, bere kabuz ikasi duela dio.
Erakusketan sei urte inguruko lana ikus daiteke: «Pixkanaka egiten ditut, eta gordetzen joaten naiz, noizean behin, horiek atera eta jendeari erakusteko». Bermeotar gehienek ez dakite Aranak horrelako lanak egiten dituenik, «ingurukoek bakarrik», dio, zenbaitetan aginduzko lanak egiten dituela nabarmenduta.