Bihar amaituko da kontratazioak egiteko diru laguntzetara aurkezteko epea
Lea-Artibai eskualdeko enpresek diru laguntzak edukiko dituzte kontratazioak egiteko. Guztira, zazpi kontratu lagunduko dituzte diruz Lanbideren Tokiko Ekintzak programaren bidez. Eskabideak egiteko aukera bihar amaituko da.Leartibai Garapen Agentziak ...
Leartibai Garapen Agentziak jakitera eman duenez, jardunaldi osoko sei kontratu eta jardunaldi erdiko bat dira diruz lagunduko dituztenak. Horretarako 37.435,44 euroko diru poltsa daukate. «Jardunaldi osoko kontratuetarako, gehienez, 6.000 euroko laguntza egongo da, eta jardunaldi erdiko kontrataziorako diru kopurua horren proportzionala izango da».
Diru laguntza eskatu ahal izateko baldintza batzuk bete beharko dituzte enpresek. Alde batetik, enpresa zein kontratatutako pertsona eskualdekoak izan behar dira, eta, bestetik, 2016an egindako kontratua izan behar da, eta enpresarentzat langile kopuru garbian igoera izan behar du.
Horrez gain, gutxienez 6 hilabeteko iraupeneko kontratuak izatea eskatzen dute, eta kontratatuak Lanbiden izena emanda egon behar dira.
Diru laguntza eskatzeko orria Leartibai Garapen Agentziaren web orrialdean dago eskura: www.leartibai.com.