Bakearen Museora irteera antolatu du Erroxapek martitzenerako
Datorren martitzenean, hilaren 15ean, Gernika-Lumoko Bakearen Museora irteera egingo du Erroxape Emakumeen Elkarteak.
15:10ean aterako dira Lamerako autobus geltokitik, eta, buelta, berriz, 20:10ean egingo dutela azaldu dute.
Irteera horretan parte hartu gura dutenek Erreteneko egoitzan eman dezakete izena edota 94-605 84 44 telefono zenbakira deituta.