Beste urte batez, Marimar Agirre artista eta arte irakasleak bere ikasleek orain arte egindako lanen erakusketa plazaratu du, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoko erakusketa gelan. Arte Jolasa izenpean, gaztetxoen inspirazioaren fruitu diren paisaiak, erre...

Beste urte batez, Marimar Agirre artista eta arte irakasleak bere ikasleek orain arte egindako lanen erakusketa plazaratu du, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoko erakusketa gelan.
Arte Jolasa izenpean, gaztetxoen inspirazioaren fruitu diren paisaiak, erretratuak, artelan abstraktuak,
collage-ak eta beste mota askoko euskarriak erabiltzen dituzten artelanak proposatzen ditu Agirrek. Erakusketa azaroaren 4an jarri zuten, eta datorren asteko azaroaren 13a arte egongo da ikusgai.