Murueta taldeak ondo hasi du Euskadiko Goma Gaineko lehia
Euskadiko Goma Gaineko Txapelketaren 320 kiloko lehen jardunaldia Zamudion jokatu dute, asteburuan. Busturialdeko taldea A multzoko onena izan daZapatuan Zamudion lehiatu zuten Euskadiko Goma Gaineko Txapelketaren 320 kiloko lehen jardunaldia. Bederat...
Euskadiko Goma Gaineko Txapelketaren 320 kiloko lehen jardunaldia Zamudion jokatu dute, asteburuan. Busturialdeko taldea A multzoko onena izan da
Zapatuan Zamudion lehiatu zuten Euskadiko Goma Gaineko Txapelketaren 320 kiloko lehen jardunaldia. Bederatzi taldek bi multzotan banatuta burutu zuten haien jarduna, eta Murueta taldea izan zen A multzoko onena.B multzoan, ostera, azken aurreko sailkatu zen bertoko taldea. Beti Gazte nagusitu zen multzo horretan.
Datorren asteburuan Anoetan lehiatuko dute 320 kiloko 2. jardunaldia. Domekan 11:30ean hasiko da lehia. Eta bi aste barru jokatuko dute kategoria horretako finala, Ibarran. Hilaren 19an 17:00etatik aurrera lehiatuko dute finala.
Bestalde, hilaren 26an Artziniegan jokatuko dituzte 300 eta 260 kiloetako lehen jardunaldiak. Bigarren jardunaldia Asteasun izango da, abenduaren 4an, eta bi kategorien finalak abenduaren 17an lehiatuko dituzte Kortezubin.