Busturialdean gehituz doaz erabakitzeko eskubidearen alde hurrengo urtean pausoak emango dituzten herriak. Hala,
Gernika-Lumon, Nabarnizen eta Kanalan ere herri galdeketa egingo dute 2017ko apirilean.
Bermeo eta
Busturia kontuan hartuta, beraz, Busturialdean bost lekutan
gauzatuko dute
erabakitzearen aldeko eskubidea apirilaren 2an. Busturiko Madariaga Dorretxean gaur goizean eman duten prentsaurrekoan esan dutenez, galdeketek herri justuago bat, elkarbizitza indartzea, eta, modu parte hartzailean, herriaren prozesu demokratikoan aurrera egitea dute helburu.
Herri horietako bizilagunak batu dira gaur Madariaga dorretxean, hurrengo urtera begirako asmoen berri emateko. “Herri heldua garelakoan gagoz” –esan dute–, “eta gure geroa zelan antolatu gura dugun badakigu”. Beraz, erabakitzeko eskubidea gauzatu gura dutela adierazi, eta, datozen hilabeteetan Busturialdeko herri gehoago batuko zaizkielaren itxaropena dute, “inori ezer inposatu gabe, herritarrek geroa denon artean erabakitzeko eskubidea dugulako”, esan dute.
Gure Esku Dagok Busturian egindako agerraldira bertaratutakoak