Ondarroako Barnetegixak zinema zikloari hasiera emango dio astelehenean
Hilabete bakoitzean gai zehatz baten inguruko zinema saioak eskainiko dituzte, Barnetegian. 'Surrealismo española' izango da azaroko gaia, eta horretan lau film proiektatuko dituzteOndarroako Barnetegixak zinema zikloa hasiko du astelehenean. Azaroko ...
Hilabete bakoitzean gai zehatz baten inguruko zinema saioak eskainiko dituzte, Barnetegian. ‘Surrealismo española’ izango da azaroko gaia, eta horretan lau film proiektatuko dituzte
Ondarroako Barnetegixak zinema zikloa hasiko du astelehenean. Azaroko gaia Surrealismo española izango da, eta astelehenero eskainiko dituzte zinema saioak, 20:30ean, Barnetegian.«Gure asmoa da hilabete bakoitzean gai zehatz baten inguruko film emanaldiak eskaintzea. Dena dela, baliteke hilabete bat edo beste zuzendari baten ingurukoa izatea, eta haren film batzuk proiektatzea», azaldu dute Barnetegiko kideek.
Surrealismo española-ren baitan, ondoko filmak proiektatuko dituzte datorren astelehenean, hilaren 14an, 21ean eta 28an, hurrenez hurren: El verdugo (1963, Luis Garcia Berlanga), Placido (1961, Luis Garcia Berlanga), Viridiana (1961, Luis Buñuel) eta El Angel Exterminador (1962, Luis Buñuel).
Herritarrei gonbitea
Azaroan eskainiko dituzten proiekzioetan film klasikoak eskainiko badituzte ere, datozen hilabeteetan berriak ere sartu ahal dituztela aurreratu dute.
Edonola ere, Barnetegiko kideek herritarrei beste era bateko eskaintza nahi izan diete eskura jarri, eta astelehenetan Barnetegira joan, eta zinemagaz gozatzeko gonbitea luzatu nahi izan diete.
Sare sozialetan ere gonbite bera egin dute: «Lagunek ez dizute lokalean zuri-beltzeko filmak ikusten uzten? Jatorrizko bertsioan ez bada nahiago duzu soinu barik ikusi? Digitalean grabatzen diren lanen artean ganorazko ezer ez dagoela uste duzu? Ez eduki zalantzarik! Hau da zure lekua!».