Hirigune historikoa ezagutzeko bisita gidatua egingo da bihar
Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta Mutrikuko turismo bulegoak elkarlanean antolatuta, Geoparkeko herriak deritzon bisita gidatua egingo da bihar, Mutrikun.Bisitariek alde zaharreko eraikin eta monumentu nabarmenenak bisitatuko dituzte, 12:00etatik 13:30...
Bisitariek alde zaharreko eraikin eta monumentu nabarmenenak bisitatuko dituzte, 12:00etatik 13:30era, eta Mutrikuko hirigune historikoa ezagutzeaz gain, portua barnetik ere ezagutzeko aukera paregabea egongo da.
Bisita gidatuaren antolatzaileek iragarri dutenez, ibilbide kultural gomendagarria da itsas tradizioa, kultura eta historia maite dutenentzat. «Itsasoari begira bizi izan dira mendeetan Geoparkeko herriak, eta itsas ondare oparoa gordetzen dute».