Baxurako ontzi asko Asturias aldera joan dira antxoatara
Bertoko uretan geratzea erabaki duten ontziek txitxarro baltza, sardina, betandia eta estorninoa porturatu dituzte, batik bat. Asteon arrain gutxiago arrantzatu duteArrain gutxi ari direla harrapatzen kontuan hartuta, egunotan euskal kostaldean arrantz...
Bertoko uretan geratzea erabaki duten ontziek txitxarro baltza, sardina, betandia eta estorninoa porturatu dituzte, batik bat. Asteon arrain gutxiago arrantzatu dute
Arrain gutxi ari direla harrapatzen kontuan hartuta, egunotan euskal kostaldean arrantzan ibili diren baxurako ontzi askok Asturias aldera antxoatara joatea erabaki dute. «Herenegun, antxoa ale batzuk harrapatu zituzten Asturias inguruan, eta hemen arrain askorik ez dagoela ikusita, asko hara joan dira», azaldu dute Ondarroako Kalare Deuna kofradiako arduradunek.Euskal kostaldean geratzea erabaki dute ontziek, bestalde, txitxarro baltza, sardina, betandia eta estorninoa porturatu dituzte, baina kopuru aldetik, aurreko astean baino gutxiago harrapatu dute.
Datuak kontuan hartuta, nahikoa txitxarro baltz harrapatu dute. Gehiena, txilinbaltza izan denez, oso merke saldu da. Arrantzatu dituzten txitxarro baltz ale handiagoak, berriz, nahikoa garestiago saldu dira.
Sardinari dagokionez, aldiz, tamaina txikiko aleak parrotxak arrantzatu dituzte asteon. Kofradiako arduradunek nabarmendu dutenez, tamaina handiko aleak arrantzatu nahian dabiltza baxurako arrantzaleak. «Atzo, esate baterako, Arcachon (Frantzia) pareraino joan ziren sardina nahian, baina parrotxa arrantzatu zuten bakarrik».